Itzuli

Proiektua

Nondik atera da mapa honen ideia?

Mapa hau Herri Zahar, Andre Berri, proiektuan sortutako tresna bat da. Proiektua donostia 2016 europako kultur hiriburuan (DSS2016EU) kokatzen da, kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egin eta horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko helburua duena. Hain zuzen ere, mapa hau Bestelab izeneko kaian edo programa atalean kokatzen da, herritarren ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatzeko ekimena bilatzen duena eta sortzeko era berrien aldeko apustua egiten duena, non desberdinen arteko nahasketa, hibridazioa eta diziplina-artekotasuna ezinbestekoak diren.

Herri zahar, andre berri eproiektuak topagune bat sortu nahi du gogoeta kolektiboa egiteko emakumeek euskal herriko kultur praktika eta tradizioetan izan duten eta izan behar duten parte-hartzearen eta rolen inguruan. Hori dela eta, 2016ko apirilaren 1etik 3ra, miarritzen topaketa bat ospatu zen. Bertaratu zirenen artean gai honengan interesa eta loturak dituzten hainbat pertsona eta kolektiboak zeuden. Proiektu honetarako berariaz sortutako metodologia-proposamen bat oinarri hartuta eta sorkuntza artistikorako eta egite kolektiborako hainbat tresna erabiliz, emakumeek kultur tradizio praktiketan iraganean, gaur egun eta etorkizuneko parte-hartzea landu zen. Gogoeta horren ondoren, hainbat ekintza lehenetsi ziren, izan ere, parte hartzen genuen pertsona eta kolektiboek horiek lagungarri bezala identifikatu genituen jorratutako gaian berdintasun eta justizia handiagoa lortzeko bidean aurrera egiteko. Mapa hau bide horretan urratsak emateko tresna interesgarritzat jo zen.

  • Zein da mapa
    honen helburua?

    Mapa hau helburu bikoitz bati erantzuten dion tresna gisa sortu da: lehenik, gure lurraldean emakumeen berdintasunezko parte-hartzea sustatzen duten kultur praktiken eta tokiko tradizioen esperientzien inguruko ezagutza zabaltzea; eta bigarrenik, esperientzia eta agente horiek elkarri lotzea hainbat aliantza- eta harreman-maila ezarri ahal izateko. Ezagutza hareagotzea eta harremanak lantzea bi ekintza estrategikotzat jo ziren miarritzen, eta tresna birtual honek bi helburu horietarako balio izan nahi du.

  • Zer aurkituko duzue
    web orri honetan?

    Lehenago esan dugun moduan, web-orri honen helburua da bizirik dagoen eta etengabe aldatzen den esperientzien eta agenteen basea izatea. Tokiko tradizio eta kultur praktiketan emakumeek zer parte-hartze izan duten aztergai dituzten esperientziak eta erakundeak kokatu ahal izango ditugu mapan era erraz eta bisualean. Legenda / sailkapena atalean azalduko ditugu bilaketarako kategoriak. Mapako puntu bakoitzean klik eginez gero, fitxa labur bat aurkituko duzue, eta nahi izanez gero, informazio hori zabal dezakezue.

    Bilatzaileaz eta fitxez gain, gehiago jakiteko atala daukagu. Bertan, askotariko erreferentziak aurkituko dituzue (liburuak, artikuluak, bideoak...).

  • Norentzat da
    mapa hau?

    Gure lurraldean tokiko tradizio eta kultur praktiketan emakumeek izaniko parte-hartzeari buruz egiten ari diren lana eta esperientziak ezagutu nahi dituzten pertsona eta talde guztientzat. Eta, batez ere, esparru honekin lotura zuzena duzuenontzat. Mapa hau bizirik dagoen tresna bat da eta zentzua izango du zuek elikatuz gero. Igo zure fitxa atala bisitatzeko eskatu nahi dizuegu, era horretan sarea handitzen eta sendotzen laguntzeko.

Legenda / sailkapena:

herri zahar, andre berri proiekturako oinarrizko bi irizpide hauen arabera antolatzen du mapa honek informazioa: kultur praktika edo tradizioa eta erakunde edo kolektibo mota. Lehenengo gaiari dagokionez, herri zahar, andre berri proiektua kultur praktika eta tokiko tradizio kontzeptuen gainean eratu da, gure lurraldean erreferente diren hainbat motatako adierazpenez ari garela ulertuta betiere; esan genezake, halaber, historia, komunitate eta afektibitate-sare identitateen eta identitate kolektiboaren sortzaileak direla. Praktikaren eta tradizioaren kontzeptuen alde egin da apustu; izan ere, alde batetik, uste dugu eraikuntza sozial dinamikoak direla eta errealitate eta testuinguru sozialen bidez eraldatzen direla. Horregatik, ez dira aldaezin edo monolitikotzat hartu behar. Eta bestalde, uste dugu gai hau irekitasunetik eta beharrezkoa den aniztasunetik lantzen dela.

Hala, gai horiei erantzuna emateko asmoarekin, honela antolatu ditugu kultur praktika eta tradizioak:

Hitza
ahotsa

Hitza / ahotsa

Nolabait mintzairarekin edo hitzarekin loturik dauden kultur praktika eta tradizioak. Besteak beste, azpikategoria hauek ditugu:

Gorputza
mugimendua

Gorputza / mugimendua

Jakin badakigu ez dela hitzetik bereizten, baina kategoria honetan mugimenduarekin edo gorputzarekin zerikusi handiagoa duten praktikak aurki ditzakegu; besteak beste:

Bigarren kontuari dagokionez, kultur praktika eta tokiko tradizioak emakumeek parte-hartze berdintasunezkoagoa izan dezaten eraldatzeko orduan, gure iritziz, pertsona indibidualek ez ezik, askotariko erakunde eta kolektiboek ere esku hartzen dute. Hala, horiek kategoria hauetan banatzea proposatzen dugu:

Erakunde edo kolektiboentzako kategoriak

Iruditzen bazaizu kategoriaren bat ahaztu dugula, idatzi gure helbidera: info@hzab.eus