Itzuli

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika. Datu pertsonalen babesa

Informazio orokorra

Jarraian aurreikusitakoaren arabera, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bidez emandako datu pertsonalak DSS2016EUren aldetik jasotzeari eta tratatzeari buruzko Pribatutasun Politika (aurrerantzean, «PRIBATUTASUN POLITIKA») ezarriko da.

DSS2016EUk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazio berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, DSS2016EUk ERABILTZAILEEI datu pertsonalak eman aurretik PRIBATUTASUN POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraiki lehenari dagozkion informatze eta baimentze zereginak behar bezala betetzeko.

 

Informazio-eskubidea

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan jasotakoari jarraiki, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio DSS2016EUk datu pertsonalen hainbat fitxategi dauzkala bere ardurapean, aurrerago zehaztuko ditugun helburuetarako sortuak, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatuta daudela.
DSS2016EUk ez ditu spaming teknikak erabiltzen, eta WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika»1 atalean berariaz idatzitakoaz aparte, WEBGUNEA bisitatze hutsagatik ez dira erregistratuta geratuko ERABILTZAILEAK. DSS2016EUk honako informazio hau bakarrik tratatuko du: ERABILTZAILEAK izena ematen duenean (hori posible den kasuetan), DSS2016EUk antolatutako jarduera/ekitaldietan izena ematerakoan, DSS2016EUk antolatutako jardueretan edo erakundea partaide den jardueretan boluntario gisa izena ematen duenean, DSS2016EUk WEBGUNEAREN bitartez eskainitako edozein zerbitzutan alta ematean eta/edo DSS2016EUk WEBGUNEAREN bitartez eskainitako zerbitzuei buruzko informazioa eskatzen duenean jakinarazten duena.


Datuen tratamenduaren helburua

Edozein informazio eskatzailek edo ERABILTZAILEK DSS2016EUri WEBGUNEAREN bidez ematen dizkion datuak xede hauetarako jasotzen eta tratatzen dira: (i) ERABILTZAILEAREKIN harremanetan egoteko eta harreman hori kudeatzeko; (ii) ERABILTZAILEAK DSS2016EUk bere WEBGUNEAREN bidez eskura jartzen dizkion edukien eta zerbitzuak eskuratzeko eta erabilera kudeatzeko; (iii) ERABILTZAILEEK egindako eskaerak kudeatzeko eta egindako kontsultekin lotutako informazio egokia emateko; (iv) DSS2016EUk antolatutako jardueretan eta/edo erakundeak esku hartzen duen jardueretan boluntario gisa parte hartu nahi duten ERABILTZAILEEN parte-hartze eskaera kudeatzeko; eta (v) ERABILTZAILEA berarentzat interesgarriak diren DSS2016EUren jarduerarekin lotutako alderdien jakinaren gainean jartzeko, bide arruntetatik edo elektronikoetatik informazioa helaraziz.

ERABILTZAILEAREN baimena

DSS2016EUk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edukiak edo zerbitzuak eskuratzeko ERABILTZAILE gisa erregistratu, ahal den kasuetan, WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak eman edo kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero, ERABILTZAILEAK edo informazio eskatzaileak adierazitako komunikazio bideetatik helarazitako datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertuko da.

WEBGUNEAN eskuragarri dauden formularioetan, izartxo batekin (*) agertzen diren eremuetan eskatutako datu pertsonalen inguruko informazioa ematea nahitaezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datuak zuzenak ez badira, DSS2016EUk ezingo du ERABILTZAILEAREN eskaera kudeatu, eskatutako informazioa helarazi edo eskatutako zerbitzuak eman.

Gauzak horrela, ERABILTZAILEAK, erregistratzeko prozedura betetzen ari den bitartean, posible den kasuetan, eta/edo WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak ematen dituenean, PRIBATUTASUN POLITIKA onartu eta aipatutako formularioetan agertzen den «bidali» botoia (edo horren parekoa) klikatzen badu, aipatutako formularioan emandako informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla adieraziko du.
Datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuz gero, datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta edozein kasutan bera izango da emandako datuen unean uneko egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea.

Hirugarrenen datuak emanez gero, titularrek datuak jakinarazteko berariazko baimena eman diotela adierazten du ERABILTZAILEAK.
ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio datuak aurretik deskribatutakoak ez diren helburuetarako tratatzeari uko egin diezaiokeela. Horretarako, ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan berariazko baimen informatua emateari kalterik egin gabe, aurretik zehaztutako helburu guztietarako baimena ematen duela ulertuko da, datuak jasotzen direnetik 30 egun naturaleko epean aurkakorik adierazten ez badu.

Datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan jasotako baldintzetan eta moduan, fitxategiaren arduradunari idatzizko eskaera bat helaraziz, indarreko legedian xedatutako moduan, honako helbidera: DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN 2016 FUNDAZIOA, 1.2 poligonoa, Easo kalea 41-45, 61. etxe-saila, 20006 – Donostia (Gipuzkoa).

Datuak lagatzea

ERABILTZAILEAK emandako datuak honako kasu honetan bakarrik lagako zaizkie hirugarrenei: datuak jasotzerakoan lagapen hori espresuki adierazten bada eta ERABILTZAILEAK horretarako baimena ematen badu.

Konfidentzialtasuna eta Segurtasuna

DSS2016EUk ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak konfidentzialak izango direla eta datu pertsonalen arloko indarreko legediari jarraiki tratatuko dituela bermatzen du, eta hala, horiek isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio DSS2016EUk abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako babes maila emango diela bere datu pertsonalei –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, garatzen duen Araudia onartu zen Dekretu horren bidez– eta eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak ezarri dituela Erabiltzaileak DSS2016EUri ematen dizkion datuen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko, baina era berean, Interneteko segurtasun neurriak menderaezinak ez direla ere jakinarazten dio.
Datu pertsonalak babestearekin zerikusia daukan edozein gai kontsultatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, ondorengo posta elektronikoaren bidez: […]

Cookiei buruzko politika

WEBGUNEAK cookie artxiboak eta/edo antzeko datuak metatzeko eta berreskuratzeko bestelako tresnak erabiltzen ditu.
ERABILTZAILEAK cookie artxiboen erabilerari buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika»2 Atalean eskuratu dezake.

Legedia et jurisdikzio aplikagarriak

ERABILERA BALDINTZA hauek Espainiako antolamendu juridikoaren mende daude.

WEBGUNEAN sartu eta DSS2016EUk WEBGUNEAREN bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen edukiak eta/edo zerbitzuak eskuratzearekin lotutako edozein gatazka ebazteko, ERABILTZAILEAK eta DSS2016EUk Donostiako Epaitegi eta Auzitegiei berariaz men egitea onartzen dute, dagokien beste edozein foru orokor edo bereziri uko eginez.