Itzuli

Lege oharra

Lege arloko informazioa

 

 

(2015/12/1etik indarrean dagoen testua)


Lege Oharra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, 10. artikuluan xedatzen duenez, informazioaren gizarteko zerbitzuen emaileak hala zerbitzuaren hartzaileei nola organo eskudunei ondorengo informazioa, baliabide elektronikoen bidez, edozein unetan, erraz, zuzenean eta doan kontsultatzea ahalbidetzeko beharrezko baliabideak eduki beharko ditu:

Domeinuaren izena: www.dss2016.eu

Helbide elektronikoa:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jabea: DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN 2016 FUNDAZIOA (aurrerantzean, DSS2016EU). Bere helbidea Donostiako (Gipuzkoa) 1.2 poligonoa, Easo kalea 41-45, 61. etxe-saila da, Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-348 inskripzio zenbakia dauka eta bere IFK G75074344 da.

 
Erabilera Baldintzak
Esparrua, xedea eta irismena

Xedapen hauek (aurrerantzean, «ERABILERA BALDINTZAK»), DSS2016EUk www.dss2016.eu domeinuaren bitartez (aurrerantzean, «WEBGUNEA») Interneteko erabiltzaileen esku (aurrerantzean, «ERABILTZAILEAK») jarritako webgunea kontsultatzeko eta zerbitzua erabiltzeko baldintzak arautzen dituzte.

Aurretik esandakoari kalterik egin gabe, DSS2016EUk WEBGUNEAren bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen eduki jakin batzuk kontsultatzeko eta zerbitzu batzuk erabiltzeko, baliteke baldintza berezi batzuk bete behar izatea (aurrerantzean, «BALDINTZA BEREZIAK»). Kasuan kasu, baldintza horiek erabilera baldintza hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte, eta kontraesanik izanez gero, BALDINTZA BEREZIAK gailenduko zaizkie baldintza hauei. BALDINTZA BEREZI horiek WEBGUNEAN bertan kontsultatu ahal izango dituzte ERABILTZAILEEK.

Ondorioz, aipatutako edukiak kontsultatu eta/edo zerbitzuak erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu, eta kasuan kasu, aipatutako edukia kontsultatu eta/edo zerbitzua erabiltzerakoan, hori arautzen duten BALDINTZA BEREZIEN bertsio argitaratuta onartu.
DSS2016EUk edukiak, ERABILERA BALDINTZA hauek, kasuan kasu, BALDINTZA BEREZIAK, eta oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuak edozein unetan aldatu edo eguneratzeko ahalmena izango du, aurretiazko jakinarazpenik egin behar izan gabe, betiere Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen profila» Atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutako mugen barruan.

WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako ERABILERA BALDINTZAK bete beharko dira, eta bisitaldi bakoitzean, une horretan WEBGUNEAN argitaratuta daudenak izango dira aplikagarriak.

ERABILTZAILEAK, WEBGUNEAN sartzean, webgunearen erabilera-erregimena arautzen duten ERABILERA BALDINTZA hauek onartu eta baimenduko ditu, berariaz eta eragozpenik gabe, eta onarpen horrek izenpetutako idatzizko edozein kontraturen baliozkotasun eta eraginkortasun berberak izango ditu. ERABILTZAILEAK ez baditu ERABILERA BALDINTZA hauek osorik onartzen, ez du WEBGUNERA sartzeko baimenik izango.

 
WEBGUNEAREN sarbide eta erabilerarekin lotutako baldintza ekonomikoak

WEBGUNEAN sartzea eta bertako edukiak eskuratzea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio-sarerako konexioaren kostuari dagokionez izan ezik.

WEBGUNEAREN sarbide eta erabilerarekin lotutako baldintza ekonomikoak.
WEBGUNEAN sartzea eta bertako edukiak eskuratzea doakoa da, ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio-sarerako konexioaren kostuari dagokionez izan ezik.


Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubideak

WEBGUNEAREN gaineko Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude eta ERABILTZAILEAK sarbidea izateak edo erabiltzaileak ez du esan nahi, inola ere, DSS2016EUren eta/edo edozein hirugarrenen titularitatekoak edo jabetzakoak diren aktiboen erabilera lizentziarik edo eskubiderik ematen zaionik. Eskubideak gordetze honek kanpoko itxurari (look and feel) eta WEBGUNEAREN kode, diseinu eta nabigazio-egiturari eragiten die.

WEBGUNEAK funtzionatzeko, sarbidea izateko eta erabili ahal izateko beharrezkoak diren ordenagailu programak deskonpilatzea, desmuntatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziak ematea edo edozein modutara transmititzea, itzultzea edo lan eratorriak egitea debekatuta dago. ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN instalatutako edozein babes gailu edo segurtasun sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatzeari uko egin beharko dio.

WEBGUNEAN eskuratu daitezkeen edukiak eta zerbitzuak herritar interesdunei Internet bitartez eskura utzitako baliabideak dira.
Ondoren horietarako, WEBGUNEAREN bitartez ERABILTZAILEENTZAT eskura dauden zerbitzu motak, bai gaur egungoak bai etorkizunekoak, ondorengo kategorietan sailkatzen direla adierazi behar da:

1. Zerbitzu informatikoak: herritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioei eta bestelako ERABILTZAILEEI informazioa erraz eta modu eraginkorrean eskuratzeko aukera ematen diete, eta hala, gardentasuna eta DSS2016EUren politiken eta jardueren ulermena areagotzen dute.

2. Komunikazio-zerbitzu interaktiboak: herritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, administrazioekin eta gainerako ERABILTZAILEEKIN harreman hobea izatea ahalbidetzen dute, eta hala, DSS2016EUren ekimenei eta politikei buruzko kontsultak egitea errazten dute.

WEBGUNEAN eskura dauden edukiak berregitea baimenduta dago, betiere iturria aipatzen bada, kontrakoa espresuki adierazi ezean.2
Testuetan edo multimedia euskarrietan (soinuak, irudiak, programak, eta abar) jasotako datuak berregiteko edo erabiltzeko baimena behar den kasuetan, egoera horrek lehen aipatutako baimen orokorra ezeztatuko du eta aipatutako baimenean erabilera-muga posibleak argi adierazi beharko dira.

 

Erantzukizunak eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak bere erantzukizunpean egiten du. WEBGUNERA sartzean, ERABILTZAILEAK hitz ematen du (i) ez duela DSS2016EUren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen ezer egingo, ezta WEBGUNEA kaltetu, ezgaitu edo gainkargatu dezakeen ezer ere eta (ii) Legeekin eta trafiko erabilerekin guztiz bat datorren modu batean erabiliko duela.

Beraz, ERABILTZAILEAK DSS2016EUren eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.
DSS2016EUk beharrezkotzat jotzen dituen segurtasun-neurriak onartzen ditu WEBGUNEAK behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko eta birusak eta osagai kaltegarriak hautemateko. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta horrenbestez, DSS2016EUk ezin duela bermatu (i) WEBGUNEAN jasotako edukiak eta zerbitzuak edozein unetan eskuratu ahal izatea, (ii) aipatutako edukietan akatsik ez egotea, ezta gertatzen den edozein akats konponduko duela ere, (iii) birusik edo ERABILTZAILEAREN sistema informatikoak (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoak eta dokumentu horietan barne hartutako fitxategiak alteratu ditzakeen elementu kaltegarririk izango ez denik, (iv) ezta ezarritako segurtasun neurriak gaindiezinak direnik ere.

Era berean, DSS2016EUk zerbitzua, partzialki edo osoki, aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea dauka, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, aldez aurretik jakinarazita, posible bada, WEBGUNEAREN edo horretara zuzendutako beste edozein baliabideren bidez, betiere honako mugen barruan: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, WEBGUNEKO «Kontratatzailearen profila» atalean jasotako edukiekin lotuta finkatutakoak.

 

ESTEKAK
Gune estekatuak

WEBGUNEAREN bidez, DSS2016EUk ERABILTZAILEARI DSS2016EUk inola ere kontrolatzen ez dituen hirugarrenen jabetzako eta/edo hirugarrenek kudeatutako Interneteko beste gune edo atari batzuetara (aurrerantzean, «GUNE ESTEKATUAK») bideratu ditzaketen estekak egiteko gailu teknikoak (adibidez, botoiak, lotura eta bannerrak) eskaintzen dizkio.

ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du estekak egiteko gailu horiek erabiliz WEBGUNETIK GUNE ESTEKATUETARA sartuz gero ERABILERA BALDINTZA HAUEK aplikagarri izateari utziko diotela.

DSS2016EUk ez ditu GUNE ESTEKATUETAN jasotako eduki eta zerbitzuak ez ezagutzen ez kontrolatzen eta WEBGUNEAREN bitartez horietarako sarbidea emateak ez du inola ere esan nahi (i) DSS2016EUk GUNE ESTEKATUETAN barne hartutako eduki eta zerbitzuak aholkatu edo onartzen dituenik eta/edo (ii) DSS2016EUren eta GUNE ESTEKATUAREN arduradunaren arteko harreman, elkarlan edo dependentziarik dagoenik.

Ondorioz, DSS2016EUk ez du GUNE ESTEKATUEN gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain, eta beraz, ez da ez haien funtzionamenduaren, ez horiek barne hartzen dituzten eduki eta zerbitzuen ezta GUNE ESTEKATU horietan barne hartutako esteken gaineko inolako erantzukizunik hartzen bere gain.
ERABILTZAILEAK GUNE ESTEKATU bateko edukiak, zerbitzuak edo bestelako edozein jarduera legez kanpokoak edo desegokiak direla jakinez gero, DSS2016EUri berehala jakinarazi beharko dio, kasuan kasu, egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
Hiperestekak

Beste gune edo web-orri batzuetan hipertestuetarako loturak (hiperestekak) egitea baimentzen da, http://www.dss2016.eu webgunearen hasierako orrira zuzenduta baldin badaude, o kasuan kasu, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrira (deep link), eta orri horiek leiho oso batean agertzen baldin badira, dagozkien URL helbideekin, WEBGUNERAKO hiperesteka jartzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartuta.
Hiperesteka agertzen den webgune edo web-orrian ezingo da inola ere adierazi DSS2016EUk hiperesteka hori jartzeko baimena eman duenik, DSS2016EUk idatzizko berariazko baimenik eman ez badu.

Bere webgunean edo web-orrian hiperesteka jarri duen hirugarrenak DSS2016EUren marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo DSS2016EUren titulartasunekoa eta/edo WEBGUNEAREN ingurukoa den beste edozein elementu identifikatibo barne hartu nahi baldin badu, horretarako DSS2016EUren aldez aurretiko baimena beharko du, berariazkoa eta idatzizkoa.

Aurretik esandako guztiari kalterik egin gabe, http://www.dss2016.eu webguneko web-orri bat DSS2016EUkoa ez den beste webgune bateko leihoan framing teknikaren bidez agertzea erabat debekatuta dago, DSS2016EUren berariazko baimena izan ezean.
Halaber, http://www.dss2016.eu webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEKOA ez den beste webgune edo web-orri batean in line linking teknikaren bidez agertzea ere guztiz debekatuta dago, DSS2016EUren berariazko baimena eduki ezean.

Hiperesteka bat aurretik esandako baldintzak betez jartzeak ez du inola ere esan nahi DSS2016EUren eta hiperesteka agertzen den webgunearen edo web-orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta DSS2016EUk bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartu edo ontzat ematen dituenik ere.
Edozein kasutan, DSS2016EUk WEBGUNERAKO edozein hiperesteka edozein unetan debekatzeko edo baliogabe uzteko eskubidea izango du, bereziki hiperesteka agertzen den webguneko edo web-orriko jarduera eta/edo edukiak legez kanpokoak baldin badira.